Agenda

Kirmen Uriberekin "Elkarrekin esnatzeko ordua" nobela mintzagai

Xehetasunak
Noiz: ekainak 7, 19:30etan
Non: Algorta, Villamonte kutur etxea
Harremanetarako
Irakurle taldea: Algorta

Kirmen Uriberekin

Kirmen Uriberekin Elkarrekin esnatzeko ordua (Susa, 2016) nobela mintzagai izango dute, Uribe Kostako Irakurzaleen Txokoan.

Sinopsia:

Egiazko pertsonaiek eta gertakariek osatzen dute Kirmen Uriberen hirugarren nobelako kontakizuna: Karmele Urresti eta Txomin Letamendiren askatasun egarria eta erresistentzia politikoa.

Gerra galdua zelarik Euskal Herrian, Karmele erizain ondarrutarrak eta Txomin musikari bilbotarrak Eresoinka taldean ezagutu zuten elkar, Paristik gertu, Belloy jauregian; eta han topo egin zuten aspaldiko lagun batzuek ere, Antonio Gezala margolariak eta Manu Sota idazleak.

Alemaniarrek Frantzia okupatu baino lehen Letamendi-Urresti senar-emazteek ihes egin zuten Caracasera, baina Agirre lehendakariaren agindu batek atzera bueltan ekarri zituen Bilbora 1943an, zerbitzu sekretuetan faxismoaren aurka borrokatzera.

Espioitza, klandestinitatea, tortura, kartzela, heriotza, exilioa... familia baten bizipenak jasoz, kronika nobelatu bat duzu hemen, XX. mendeko gure historiaren atal berezi bat.