Agenda

Ugaitz Agirreren "Tximeletak bizkarrean" nobela mintzagai

Xehetasunak
Noiz: maiatzak 30, 19:30etan
Non: Algorta, Villamonte kultur etxea
Harremanetarako
Irakurle taldea: Algorta

Ugaitz Agirreren

Ugaitz Agirrerekin Tximeletak bizkarrean (Susa) nobela mintzagai izango dute.

Sinopsia:

Sara Historia irakaslea da Florentziako unibertsitatean. Ikasturteko lehenengo egunean istripu txiki bat izango du, iraganeko ezbehar bat gogora ekarriko diona. Ahizpak deituko dio egun berean, eta gaixo den aitari azken bisita egitera itzuliko da jaioterrira. Baina gaztaroko mamuekin egingo du topo han. Sarak urteetan gorde du Kataluniatik ihes egiteko erabakiaren arrazoia, baina nobela autobiografikoa idaztea erabaki duenez, bere bizitzaren puzzlea osatzen hasiko da pixkanaka. Iraganeko mamuei izkin egiten pasatu du bizitza erdia Sarak, baina bizitakoari ihes egin dakioke? Nola konpon dezakegu behinola gure barruan apurtutakoa? Ugaitz Agirrek iraganaren zama, genero harremanak, identitatea ditu kontagai bere aurreneko nobelan.