Agenda

Aroa Uharterekin Aleksandra Kollontairen "Erle langileen amodioak" mintzagai

Xehetasunak
Noiz: martxoak 18, 19:00etan
Non: Larrabetzu,
Harremanetarako
Irakurle taldea: Larrabetzu

Aroa Uharterekin Aleksandra Kollontairen

Aroa Uharte itzultzailearekin Aleksandra Kollontairen Erle langileen amodioak (Erein-Igela, 2020) mintzagai izango dute.

Sinopsia:

Errusiaren historiako gertakari nagusiak topatuko ditu irakurleak kontakizun hauetan: XIX. mendearen amaierako terrorismoa, 1905eko iraultza, I. Mundu Gerra, 1917ko iraultzak, Gerra Zibila, NEP politika ekonomikoa... Gertakari nagusiak pertsona xumeen bihotz-barrenetatik kontatuak. Emakumeen ikuspegitik kontatuak, gainera. Eta protagonismoa gertakariei berei eman ordez pertsonen bizipenei ematen zaie. Bizipen konkretu batzuei: emakumeen bizipenei.

Gertakari historiko nagusiez gain, bizitza ekonomiko, politiko eta sozialaren koadro jakin bat ere osa dezakegu, narrazio hauetan islatzen baitira garaiko klase sozialak eta haien arteko borroka, lan-gatazkak, familia-ereduaren aldaketa, lan erreproduktiboen kolektibizazioa, ildo politikoen arteko harremanak, burokratizazioa, klandestinitatea, langabezia, gosea, lehengai falta eta ezkutuko merkatua... Baina protagonistak amodio-kontuak dira. Bere garaiak moldekatutako amodio-istorioak.