Agenda

Harkaitz Canorekin "Beti oporretan" liburuaz solasean

Xehetasunak
Noiz: maiatzak 19, 19:00etan
Non: Larrabetzu, Anguleri kultur etxea
Harremanetarako
Irakurle taldea: Larrabetzu

Harkaitz Canorekin

Harkaitz Canorekin Beti oporretan (Susa, 2015) ipuin liburuaz solas egingo dute.

Sinopsia:

Harkaitz Canoren 14 ipuinek osatzen dute Beti oporretan.

Uda, asteburu luzea, txangoa. Geure buruari opa diogun gozamen tartea da oporraldia. Atseden hartu eta indarrak berritzeko sasoi irrikatua. Beti ez dira gauzak espero bezala gertatzen hala ere. Desegokia suerta daiteke bidaidea, nahas liteke giroa edo trakestu familiako bakea.

Itsasoa, erreka, igerilekua, hondartza, irla... nabarmen urtarrak eta naturaren atseginari lotuak dira narrazio hauetako asko. Baina bizipozaren ifrentzuak ere badu bere taupada: iraganeko zoriona berritu ezinak dakarren sosegu eza. Zoriontsuak izan ginen lekuetara ez itzultzea gomendatzen dute zuhurrenek. Nola eutsi tentazioari, ordea, noizbait paradisu txikiren bat ezagutu baldin badugu?