Agenda

Idurre Eskisabel Larrañagarekin "Goseak janak" mintzagai

Xehetasunak
Noiz: urtarrilak 16, 19:00etan
Non: Larrabetzu, Anguleri kultur etxea
Harremanetarako
Irakurle taldea: Larrabetzu

Idurre Eskisabel Larrañagarekin

Idurre Eskisabel Larrañagarekin Goseak janak (Susa, 2018) liburua mintzagai izango dute.

IRAKURRI egileari elkarrizketa Uberanen: "Liburuan badago haurtzaroa eta inozentzia berreskuratzeko aldarrikapen bat, oso zentzu politikoan”.

Sinopsia:

Inozentziaren galerak eta nortasunaren eraikitzeak ardazten dute Idurre Eskisabel Larrañagaren aurreneko poema liburua. Nor izateak dakartzan funtsezko galderak, ekinak, jarrerak, begiratzeko erak, errotze berriak eta deserrotze eta gabetze minberak. Zenbat dagoen haututik eta zenbat ezarritakotik, amore ematetik, norbere ekinetik, konformatzetik. Eta nola jazotzen zaigun hori dena mundu honetan, nola baldintzatu eta eraldatzen gaituen besteekin dugun harremanak, nola mamitzen den gure gorputz partikularrean. Jabetze edo ahalduntze esperientzia gisa ageri da bizitza poema organiko hauetan.