Agenda

Patxi Zubizarretaren "50" liburuaz solasean

Xehetasunak
Noiz: martxoak 12, 19:00etan
Non: Larrabetzu, Anguleri kultur etxea
Harremanetarako
Irakurle taldea: Larrabetzu

Patxi Zubizarretaren

Patxi Zubizarretaren 50 (Txalaparta, 2014) liburuaz egingo dute solas.

Joseba pianista desafinatuak 50 urte. Nikolas idazle patetikoak eta Rafael pintore apatikoak bainuetxe batean eskainiko duten errezitaldi baterako gonbita egin diote, ezusteko oparia izango delakoan. Hala, bada, road movie gisako batean aurrena eta ur termalen inguruan gero, nork bere bizi-tzari begiratuko dio, isilpean; eta nork bere sekretua kontatuko du, ahopean: heriotzak, gatazka sozial eta intimoak, gaixotasunak, amodioak... Alabaina, errezitaldiaren gauean historiak korapilatu eta okertu egingo zaizkie, ospakizuna deskalabru gertatzeraino. Ura ere, dohain izateari utzirik, uholde unibertsala bilakatuko zaie. Mintxo Cemillánen marrazkien bitartez, istorioak indar sinboliko berezia eskaintzen du, eta oihartzun iradokitzailea Joserra Senperenaren pianoarekin. Baina, horiekin batera, Oihane Igerabideren harpa ere entzungo dugu, eta Maddi Oihenart, Antton Valverde eta Rafa Berrioren ahotsa. Argi dago liburuko hitzek gaitasun seduzitzaile handiagoa bereganatzen dutela imajinak eta musikak lagundurik datozenean.