Agenda

Uxue Alberdiren "Dendaostekoak" mintzagai

Xehetasunak
Noiz: apirilak 21, 19:00etan
Non: Larrabetzu, Anguleri
Harremanetarako
Irakurle taldea: Larrabetzu

Uxue Alberdiren

Uxue Alberdiren Dendaostekoak (Susa, 2020) mintzagai izango dute.

Sinopsia:

Jostuna bata, brodatzailea bestea. 70eko hamarkada bukaeran ireki zuten denda, gurasoen etxean lan egiteaz nekatuta, eta liburu politikoak eta diskoak gehitu zizkieten ordura arte erabilitako kakorratz, makina eta hariei. Marx eta mertzeria. Aitak esan zien emateko tokia tailerrari eta almazenari: “Funtsezkoa ezkutuan egiten da”. Han josten dute geroztik, han brodatzen, hantxe gordetzen dituzte mozorroak egiteko oihalak, edo banatzaileari itzuli beharreko liburuak. Dendaostean entzun dute musika lagunekin, edo abortatzeko eskubidearen aldeko manifestazioetarako prestatu, edo mendi irteeretarako.

Botoi bat josi liburu bat gomendatu artean, eta diskoak saldu txapelak brodatu ondoren. Eta, bitartean, uholdeak, tiro hotsa, kalea, ardoa, jaiotzak eta heriotzak. Denda baten kronika literarioa idatzi du Uxue Alberdik eta, bide batez, garai batena ere bai. Memoriaren dendaostetik.