Agenda

"Baleak ikusi ditut" mintzagai

Xehetasunak
Noiz: ekainak 2, 19:00etan
Non: Basauri, Pozokoetxe kultur etxea
Harremanetarako
Irakurle taldea: Basauri

Javier de Isusiren Baleak ikusi ditut (Astiberri, 2014) nobela grafikoa izango dute mintzagai. Itzultzailea: Bego Montorio.

Sinopsia:

Proventzako kartzela batean ezagutuko dute elkar Josuk eta Emmanuelek; bata etakide ohia da, bestea berriz, GALeko kide ohia. Handik ia mila kilometrora bizi da Anton, Josuren txikitako laguna; ETAk aita hil zion hogeita bost urte lehenago, eta heriotza horren itzalean bizi da oraindik ere.

Javier de Isusik –Los viajes de Juan Sin Tierra komiki sailaren egileak–, gertakizun erreal batean oinarria duen nobela grafiko zirraragarria proposatzen digu oraingoan; elkarren kontrako bideak ibiltzea suertatu zaien hiru pertsona dira protagonistak, eta, hala ere, elkarrekin topo egin nahi dute, pertsona moduan topo egin.