Agenda

Garazi Goiaren eta Goizalde Landabasoren "1.362 kilometro euri" mintzagai

Xehetasunak
Noiz: martxoak 12, 18:45etan
Non: Basauri, Pozokoetxe
Harremanetarako
Irakurle taldea: Basauri

Garazi Goiaren eta Goizalde Landabasoren

Garazi Goiaren eta Goizalde Landabasoren 1.362 kilometro euri (Elkar, 2019) mintzagai izango dute, Goizalde Landabaso bertan dela.

Sinopsia:

Uztailetik uztailera, euria. Gutunetik gutunera, epela. Garazi Goia eta Goizalde Landabasoren arteko gutun trukaketak urtebete eman du euriari bizkar eman guran. Ezin, ordea. Teknologiaren modernismoa, denbora gabezia eta gramatika akatsez betetako mezuak gailentzen diren garaiotan, benetako eskutitzak idazten dizkiote elkarri: bizitzaz, eguraldiaz, eguneroko kontuez, eta batez ere, arteaz eta miresten dituzten emakumeez.

Emakume ahaztuak, emakume desagerraraziak, erreferentziazkoak izan beharko luketen emakumeak baina itzalean gelditu zirenak: argazkilariak, pintoreak, idazleak, kazetariak, abenturazaleak, pandero-joleak... Goizalde Landabasok eta Garazi Goiak gogoratu nahi dituzte, aldarrikatu, eta historiak ukatu dien lekua eman gutunotako lerro eta euri artean.