Agenda

Goierriko I. Irakurle Taldeen Topaketa

Xehetasunak
Noiz: ekainak 17, 18:00etan
Non: Beasain, Dolarea parkea
Harremanetarako
Irakurle taldea: Beasain

Goierriko I. Irakurle Taldeen Topaketa

Goierriko irakurle talde ezberdinetako dinamiketan parte hartzen ari diren lagun guztiak gonbidatu dituzte parte hartzera, eta baita gainerako goierritar guztiak ere.

Consummatum est (Elkar, 1983) liburua mintzagai izango dute, eta ondoren Joan Mari Irigoien egileari omenaldia egingo diote. Honatx ordutegia:

-18:00 Irakurle taldeen topaldia

-19:00 Igartxa gune historikoan bisita gidatua

-19:30 Joan Mari Irigoieni omenaldia, saio artistiko literarioa