Juanra Madariagaren "eSPedizioa" liburua mintzagai
Juanra Madariagaren eSPedizioa: mendi ororen pisua (Txalaparta, 2015) liburuaz ariko dira.
Gailurrarekin amets egiten du mendira doanak eta, hala, bada, guk amets egiten dugu: George Mallory ingelesak Virginia Woolfen Bidaiaren amaiera liburua eraman zuela Everestera 1924ko espedizioan; Fritz Luchsinger alemanak Rainer Maria Rilkeren Duiniar elegiak zeramala 1983an Shisha Pangman hil zenean; Stuart Alexander Lowek James M. Caanen Postariak bi aldiz deitzen du beti zeukala aldean elur-jausi batek irentsi zuenean.
Juanra Madariagak Unai Elorriagaren SPrako tranbia handietan txikiena den Shisha Pangmara eraman bazuen eraman zuen. Hortaz, liburu horretako protagonista, Lucas, bidaide izan zuen; harekin konpartitu zituen espedizioko beldurrak, maldan gorako literaturaren plazera, lilura baten merkantilizazioagatiko kezka, naturaren basak eta bakardadeak sortzen duten poesia eta, finean, gailurrera bidean egindako barne bidaia.