Agenda

Ismael Manterolaren "Maite ditut maite" saiakera mintzagai

Xehetasunak
Noiz: maiatzak 2, 19:30etan
Non: Donostia, Udal Liburutegiko Sotoa
Harremanetarako
Irakurle taldea: Donostia (liburutegia)

Ismael Manterolaren

Ismael Manterolaren Maite ditut maite. Transmisioa XX. mendeko Euskal Herriko artean saiakera mintzagai izango dute.

Laburpena:

Ibilbide luzea egin du Ismael Manterolak arteari begira: aztertu du, horri buruz idatzi, bai eta irakasle aritu ere. Liburu hau bada jardun horren fruitu, Euskal Herriko XX. mendeko artearen ibilbide bat osatu baitu Manterolak. Iragan mendeko artearen transmisioan izandako bihurguneei begira jarri da egilea: modernitate eta tradizioaren arteko hartu-emanak, etika eta estetikaren arteko loturak, eta artearen sistemak jokatutako papera ditu aztergai. Manterolaren lan eskerga eta beharrezkoari esker, abiapuntu bat daukagu orain, tresna bat, Euskal Herriko artearen lanbro artean nork bere bideak topatzeko, nork bere bazter kuttunak.