Agenda

"Jainkoa izan nahi zuen autobus gidariaren istorioa eta beste batzuk" liburuaz solasean

Xehetasunak
Noiz: otsailak 10, 19:30etan
Non: Donostia, Udal Liburutegiko Sotoa
Harremanetarako
Irakurle taldea: Donostia (liburutegia)

Etgar Keret-en Jainkoa izan nahi zuen autobus gidariaren istorioa eta beste batzuk (Pasazaite, 2013) liburuaz egingo dute solas. Itzultzailea: Itziar Otegi. Saioaren gidaria: IƱigo Aranbarri.

Liburu hau osatzen duten lau ipuin eta nobela laburrean, Tel Aviv aldean bizi diren zenbait pertsonaren istorio nahasi eta batere epikarik gabeak deskribatzen ditu autoreak, egoera barregarri eta aldi berean trajikoen bidez, umore absurdoa eta hizkera ironiko harrigarria baliatuz. Ipuin hauetan aurkituko ditugu, besteak beste Jainkoa izan nahi zuen autobus-gidari bat, infernuko atarian bertan kokaturiko denda bat, eta suiziden mundua, geurearen hain antzekoa...