Agenda

Sergei Dovlatoven "Filiala" mintzagai

Xehetasunak
Noiz: maiatzak 8, 19:30etan
Non: Donostia, Udal Liburutegiko sotoa
Harremanetarako
Irakurle taldea: Donostia (liburutegia)

Sergei Dovlatoven

Sergei Dovlatoven Filiala (Katakrak, 2017) mintzagai izango dute. Itzultzaileak: Amaia Apalauza, Aroa Uharte. Dinamizatzailea: Iñigo Aranbarri.

Sinopsia:

«Orain, imajinatu egoera. Anchorman bat naiz, irratsaio baten gidaria. Laneko bidaia batek ekarri nau hona. Hotel aski duin batean hartu dut ostatu. Nire emaztearen eta seme-alaben falta sumatzen dut. Eta, bat-batean, minutu batean –ez gehiago, ez gutxiago–, absurdokeria-erauntsi hau. Emakume bat, haurdun, nire sofan, maindiretan bildurik. Auskalo nor demontrerena den haurra, gainera. Hortxe dago, eserita, Vankaz miraturik. Hura, berriz, tabernara bidean da, bere emazte ederrarekin. Eta ni, hortz-eskuila bat erosten emakume txundigarri horrentzat. Ezin igarri diot bukaerarik egonezin honi».