Agenda

Mariama Bâ-ren "Hain gutun luzea" mintzagai

Xehetasunak
Noiz: maiatzak 4, 19:15etan
Non: Durango, Liburutegia
Harremanetarako
Irakurle taldea: Durango

Mariama Bâ-ren

Mariama Bâ-ren Hain gutun luzea (Argitaletxea EDO!, 2015) liburua aztertuko dute. Itzulzailea: Iokin Otaegi.

"Afrikar literatura garaikidearen ikurretako bat da Hain gutun luzea. Nobela hau irakurtzeak, Afrikako tradizioa eta modernitatea, arlo publikoa eta pribatua hobeto ezagutzeko aukera eskaintzen digu. Ramatulayeren begiradari eta ahotsari esker, irakurleak poligamiaren esperientzia hurbiletik biziko du, baita Senegalgo errealitatearen beste ertz zenbait ere: kolonizazioa eta deskolonizazioa, familia eta emakumeen eskubideak, hezkuntza eta eguneroko bizimodua… Nitik gurantz edo, alderantziz, orokorretik partikularrerantz abiatuta, Ramatulayeren ahotsak garai hartako Senegalgo emakumeen istorioa eta historia gorpuzten ditu".