Agenda

Joanes Urkixoren "Ekaitza urrun" mintzagai

Xehetasunak
Noiz: martxoak 5, 19:00etan
Non: Eibar, Juan San Martin Liburutegia
Harremanetarako
Irakurle taldea: Eibar

Joanes Urkixoren

Joanes Urkixoren Ekaitza urrun (Erein, 2018) nobela mintzagai izango dute.

Sinopsia:

1936ko irailean, gerrak Euskal Herria erdibitu du. Erretagoardian, Bilbo ustezko barealdian bizi da. Ekaitza urrun dago.

Eta, hala ere, hiriko kaleetan bestelako gerra dabil, ezkutua eta isila, erreboltarien zaleek borrokatzen dutena. Hauetako bat da Wilhelm Wakonigg, Austrian jaiotako negozio gizon eta kontsul ohia. Bilboko hainbat eskuindar, falangista eta monarkikori ihes egiten lagundu ondoren, Wakoniggek espioi sare batek osatuko du Bilbo inguruko defentsa eta errekurtsoei buruzko informazioa bildu eta Franco eta Mola jeneralen indarrei helarazteko asmoz.

Gabino gazte galdakoztarra euskal polizia-indar berrian onartua izan da. Getxoko Nazioarteko Eremura bidalia, han Wakoniggen espioi lagunen joan-etorriak zaindu beharko ditu eta beraien asmoak eragozten saiatuko da, eginkizunean bizitza eta maitasunari buruzko saminak ezagutuz eta, aldi berean,  Euskal Herriaren historiako aldi garrantzitsu baten partaidea izango delarik.