Agenda

Joxean Agirreren "Goldsmithen ikaslea" mintzagai

Xehetasunak
Noiz: maiatzak 21, 18:30etan
Non: Galdakao, Topa taberna
Harremanetarako
Irakurle taldea: Galdakao

Joxean Agirreren

Joxean Agirreren Goldsmithen ikaslea (Elkar, 2017) nobela mintzagai izango dute.

Sinopsia:

Goldsmith irakasleak Interneten eskaintzen duen literatura ikastaro birtualean eman du izena idazlegai euskaldun batek. Maisuaren aholkuei jarraituz, originaltasuna bilatu ordez, iraganeko pasadizo bat oroitu eta hura idaztera jartzen da: nola gaztetan, etxera ezustean itzuli eta orduko neska-laguna aurkitu zuen ohean, bi morroirekin abiadura handiko jardunean. Zenbait pertsonaia eta beste hainbat istorio txirikordatzen ditu egileak, umorez, sentsualtasunez eta literaturarekiko maitasunez gainezka egiten duten orrietan. Amaieran, gainera, Euskal Herria asteburu batean ezagutzeko gida turistiko, gastronomiko eta kultural bat oparitzen digu, olgetan nahiz benetan hartzeko modukoa.