Agenda

Ana Malagonen "Lasai, ez da ezer gertatzen" liburuaz solasean

Xehetasunak
Noiz: urriak 8, 19:00etan
Non: Tolosa, Liburutegia
Harremanetarako
Irakurle taldea: Tolosa

Ana Malagonen

Ana Malagonen Lasai, ez da ezer gertatzen (Elkar, 2014) narrazio liburua izango dute mintzagai.

"Bakardadearen mapa moduko bat da liburu hau, Iban Zalduak hitzaurrean dioenez. Frustrazioaren koordenadak erakusten dizkigu bere orrietan, insatisfazioaren eta inkomunikazioaren kartografia.

162 mikroipuin idatzi ditu egileak, inoiz orria gainditu gabe, eta neurri murritz horretan unibertso pertsonal bat eraiki du: hiritarra, gaurkoa, gure egunerokotasunari ironiazko begirada bat eskaintzen diona".