Castillo Suarezekin "Irautera" liburua mintzagai
Xehetasunak
Noiz: otsailak 19, 19:00etan
Non: Tolosa, Kultur etxea
Harremanetarako
Irakurle taldea: Tolosa
Castillo Suarezekin Irautera (Elkar, 2019) poesia liburua mintzagai izango dute. Dinamizatzailea: Yurre Ugarte.
Sinopsia:
Urte batzuetako isilaldiaren ondoren, indartsu itzuli da Castillo Suarez poesiagintzara: bilduma berri honetan, naturako elementuz beteriko iruditeria original batez kontatu dizkigu amodioaren eta desamodioaren saminak, ohiko dituen dotoreziaz, distantziamenduaz eta ironiaz.