Agenda

Jon Alonsoren "Hiri hondakin solidoak" mintzagai

Xehetasunak
Noiz: otsailak 24, 19:00etan
Non: Tolosa, Kultur etxea
Harremanetarako
Irakurle taldea: Tolosa

Jon Alonsoren

Jon Alonsoren Hiri hondakin solidoak (Txalaparta, 2015) nobela izango dute mintzagai. Dinamizatzailea: Yurre Ugarte.

"Enekoitz Ramirez, Lanbas, etakide ohia, arte salerosle ohia eta lapur ohia zintzoen saldoarentzat lanean jarraitzen du. Oraingoan Euskaltzaindian jasotako hainbat mehatxu ikertzen jarriko dute lehenik eta, gero, Bartzelonan, edukiontzi batean biluzik eta hilik agertu den unibertsitate irakasle eta euskaltzainaren heriotza. Hala, bada, ertzainak, prostitutak, unibertsitate irakasleak, mossoak, kazetariak, euskaltzainak eta mota guztietako hondakinak ageertuko zaizkigu Lanbasen abentura berri honetan".