Agenda

Karlos Linazasororekin "Trilogia hiperlaburra" mintzagai

Xehetasunak
Noiz: otsailak 15, 19:00etan
Non: Tolosa, Kultur Etxea
Harremanetarako
Irakurle taldea: Tolosa

Karlos Linazasororekin

Karlos Linazasororekin Trilogia hiperlaburra (Elkar, 2016) liburua mintzagai izango dute. Saioaren gidaria: Yurre Ugarte. Ikus HEMEN irakurle taldearen gunea.

Sinopsia:

Umorearen gama zabala, ironiatik absurdora; gogoeta ustekabekoak, noiz kitzikagarri, noiz sakon pentsatzekoak; mundua hankaz gora jartzen duten burutazioak, zoroak nahiz zuhurrak; sentsibilitate minbera baten aitorpen lotsatiak eta ziri lotsagabeak... Horiek guztiak topatuko ditu irakurleak liburu hirukoitz honetan, laburrean beti luze eta oparo.