Agenda

Luis Garderen "Ehiztariaren isilaldia" mintzagai

Xehetasunak
Noiz: irailak 21, 19:00etan
Non: Tolosa, Kultur etxea
Harremanetarako
Irakurle taldea: Tolosa

Luis Garderen

Luis Garderen Ehiztariaren isilaldia (Pamiela, 2015) izango dute mintzagai. Dinamizatzailea: Yurre Ugarte.

Ezkaba, 1938ko maiatzaren 22a.

Preso matxinatu talde batek Iruñea ondoko San Kristobal Gotorlekuko ateak ireki ditu. Ihes jendetsua giza ehiza baten hasiera izanen da. Bi iheslari askatasunaren bila dabiltza inguruko haranetan barna.

Donemartie, gaur egun.

Hedapen urriko poemen idazle batek Ezkabako ihesaldiari buruzko nobela bat hastea erabaki du. Bildutako agiriak eta lekukotasunak aztertu bitartean, bere memoriarekin bakarka geratu da. Memoria historikoa bere historiaren memoria bilakatuko da. Norberaren oroimena ere jazarle iruzurgilea delako.