Agenda

Marie Darrieussecqen "Ahardikeriak" aztergai

Xehetasunak
Noiz: urtarrilak 26, 19:00etan
Non: Tolosa,
Harremanetarako
Irakurle taldea: Tolosa

Marie Darrieussecqen

Marie Darrieussecqen Ahardikeriak (Alberdania, 2004) aztertuko dute. Itzultzailea: Joxan Elosegi.

Sinopsia:

Lurrin-denda batean lan egiten duen neska arrunt baten zerri eme edo ahardi bihurtzea kontatzen da nobela honetan. Itxuraldatze harrigarri hori Europako edozein hiritan kokatuta egon daiteke eta alegia samur eta aldi berean bortxazkoa da giza aberearen gainekoa, umore beltz finez kontatua. Kontakizunean barrena ikusiko ditugu pasatzen politiko lizunak, telezaborrako aurkezle ankerrak, zuzendari bihotz gabeak, hainbat egoera eta gertakari izugarri bezain ezaguterrazak: gure gizartearen argazki groteskoa eta demasa. Marie Darrieussecq idazle baionesaren aurreneko nobela izan zenĀ Ahardikeriak, 1996an argitaratua, eta arrakasta itzela izan zuena Frantzian lehenbizi eta Europa osoan gero.