Agenda

Cynthia Ozick-en "Xala" mintzagai

Xehetasunak
Noiz: urriak 25, 19:30etan
Non: Zarautz, Garoa
Harremanetarako
Irakurle taldea: Zarautz (Garoa)

Cynthia Ozick-en

Cynthia Ozick-en Xala (Pasazaite, 2017) mintzagai izango dute.

Sinopsia:

Xala kontakizun guztiz laburra The New Yorker aldizkarian argitaratu zen 1980ko maiatzaren 26an. Preso judu batzuen hiru eguneko martxa kontatzen da bertan, negu gorrian, heriotza-esparru batera doazela; haien artean doa Rosa, iloba batekin —Stella—, eta xal batean bilduta darama bere umetxoa, Magda, soldadu nazientzat ikusezina.

Bigarren kontakizuna, Rosa, 1983an argitaratu zen, eta Rosak, bizirik atera baitzen heriotza-esparrutik, Miamin egiten duen bizimodua agertzen du, gerra bukatu zenetik urteak pasatuta. Gordea dauka oraindik xala, bere alabaren heriotzaren kontrako talismana balitz bezala.