Agenda

Jon Gerediagaren "Argia, lurra, zuhaitza, zerua" mintzagai

Xehetasunak
Noiz: maiatzak 17, 19:30etan
Non: Zarautz, Garoa
Harremanetarako
Irakurle taldea: Zarautz (Garoa)

Jon Gerediagaren

Jon Gerediagaren Argia, lurra, zuhaitza, zerua (Pamiela, 2015) poesia liburua mintzagai izango dute.

Itsasoari begiratzen diot

haren gainazaleko argiei

begiratzen diet kostaldeko basoei

begiratzen diet haizearen

seinaleei adaburuetan

zeruari begiratzen diot.

Niri begira daude denak.

Ez dago eztabaidatzerik

den guztia nire zain dago.

Atseden hartzen du

nire gau eta egunen aparrak

etorkizun ziur horretan

maiteminak juramentuetan bezala

eta lasai noa, eta konforme,

eta ahalik eta geldoen gauza

eta izaki eta leku guztietarantz.