Agenda

Ramon Saizarbitoriaren "Lili eta biok" mintzagai

Xehetasunak
Noiz: martxoak 31, 19:30etan
Non: Zarautz, Garoa liburu-denda
Harremanetarako
Irakurle taldea: Zarautz (Garoa)

Ramon Saizarbitoriaren

Ramon Saizarbitoriaren Lili eta biok (Erein, 2015) nobela mintzagai izango dute.

Sinopsia:

"Ondarretako uretatik atera eta toallarekin lehortzen ari den bainulariari begira dago gizona. Gaixo egon arren, ez du Faustino Iturbek, psikologo ohi eta idazleak, erakarmenik galdu emakumeentzat. Sexualitate baldar eta grinatsutik aske, lasaiago sentitzen dira emakumeak bere ondoan, afektuaren eta aitormen atseginaren samurrean. Gauzak horrela, Ana psikologoaren maitasun-jazarpen tematiak asko du umoretik, are komikotasunetik ere.

Idazle handi batek dakiena baino gehiago esaten du bere liburuetan. Eta Ramon Saizarbitoriak asko daki, baina gutxitan garatu du honako honetan, Lilirekin batera, eta bizitzari begira, erakusten duen samurtasuna. Belaunaldi zaharragoak ondorengoari transmititu nahi liokeen ondare egiazkoena".