Agenda

Ekaitz Goienetxearen "Zaldi mamarroa" mintzagai

Xehetasunak
Noiz: maiatzak 27, 19:00etan
Non: Gasteiz, Ignacio Aldecoa kultur etxea
Harremanetarako
Irakurle taldea: Gasteiz

Ekaitz Goienetxearen

Ekaitz Goinetxearen Zaldi mamarroa (Elkar, 2018) nobela mintzagai izango dute.

Sinopsia:

Karramarroak trabeska ezkutatu ziren itzaletan. Itsasontzien motor eta zaratetatik aparte, kofradia inguruetako deskarga eta aldarrietatik harantzago, ontziolako karroen artean, amarratutako tresnen kulunka hotsak entzuten ziren olatutxoen txipli-txapla gozoekin batera berdin-belarrezko aldatsean gora eta behera, gora eta behera. Burdinazko kateen kirrinka eta tuklunka metalikoak. Txikoten sokatira teinkadak eta intziriak. Plastikozko buia zanpatuen igurtzi eta aiene desinflatuak. Goma baten flap kolpea besoko azalaren kontra.