Agenda

Urtebetetze festa, Gasteizen

Xehetasunak
Noiz: abenduak 18, 20:00etan
Non: Gasteiz, Ignacio Aldecoa Kultur Etxea
Harremanetarako
Irakurle taldea: Gasteiz

Urtebetetze festa, Gasteizen

"Castillo Suarez poeta altsasuarrak aurrerapauso bat eman du liburu honetan. Aurreko bildumen ildotik (Spam poemak, Bala huts bat, Souvenir), esandakoaren eta esan gabekoaren arteko kontrastearekin jokatzen du, polisemiaz beteriko mezu irekiak erabiltzen, ironia-karga handia duten esaldi biribilak botatzen. Lirismo itxurazkoari ihes egiten dio Suarezek, lerro ebakien teknikari ere uko eginez, poetikotasuna barrurago, sakonago ezkutatzen den zerbait dela frogatuz". (Elkar).

GASTEIZ IRAKURLE KLUBA

'Urtebetetze festa' Castillo Suarez (Elkar 2012)

Noiz? Abenduaren 18an, ostegunean, 20.00etan

Non? Ignacio Aldecoa kultura etxean