Agenda

Kattalin Minerren "Nola heldu naiz honaino" liburua mintzagai

Xehetasunak
Noiz: urriak 23, 17:00etan
Non: Igorre, Kultur etxea
Harremanetarako
Irakurle taldea: Igorre

Kattalin Minerren

Kattalin Minerren Nola heldu naiz honaino (Elkar, 2017) nobela mintzagai izango dute.

Sinopsia:

Enpresan mailaz eta soldataz igotzea, herentzia bat jasotzea, etxe bat erosi ahal izatea, lagun ugari edukitzea… Arrakastaren laukitxo guztiak beteak ditu Jezabelek, argi du zer nahi duen bizitzan eta zirt-zart hartu ohi ditu erabakiak. Halako batean, ordea, txikikeria batekin paralizaturik geratuko da. Emakume gazte baten nora eza darabil Kattalin Minerrek gure gizarteko hainbat gai giltzarri jorratzeko: familia eta bikote ereduak, heteroaraua, harreman batean bilatzen duguna… Nortasunez beteriko lehenengo eleberri bat, irakurlearen gogoa astindu eta zer pentsatua emango diona.

IRAKURRI elkarrizketa Hitzen Uberanen