Agenda

Miren Agur Meaberen "Nola gorde errautsa kolkoan" mintzagai

Xehetasunak
Noiz: otsailak 2, 18:30etan
Non: Zumaia, Alondegia
Harremanetarako
Irakurle taldea: Zumaia

Miren Agur Meaberen

Miren Agur Meaberen Nola gorde errautsa kolkoan (Susa, 2020) poesia liburua mintzagai izango dute. Saioaren gidaria: Uxue Alberdi.

Sinopsia:

Izenburu alegoriko bezain ironikoa dauka Miren Agur Meaberen poesia liburu berriak, zeinetan azken hamarkadan idatzitako poemak biltzen dituen. Bizitzaren joanean, kolkoa zera bihurtu zaigu, iraganaren errautsak gordetzeko urna moduko bat. Baina ez da erraza errautsa aldean erabiltzea begietan azkurarik igarri, azala zikindu edota eztulik egin gabe.