Agenda

'Amaren eskuak' liburuan oinarritutako argazki erakusketa Zarautzen

Xehetasunak
Noiz: urriak 28, 19:00etan
Non: Zarautz, 19:00etan , Garoa liburudenda (Trinidad 7)

'Amaren eskuak' liburuan oinarritutako argazki erakusketa Zarautzen

Karmele Jaioren Amaren eskuak (Elkar, 2006) liburuan oinarritutako argazki erakusketa egin du Ines Garciak, Garoa liburudendaren ekimenez.

Inaugurazioa irailaren 23an 19:00etan izango da, urriaren 29a bitarte egongo da ikusgai. Aurkezpenean Karmele jaiok eta Anjel Lertxundik parte hartuko dute.

Hauxe da antolatzaileek zabaldu duten aurkezpen-testua:

Zinez "Amaren eskuak" liburuaren argazki erakusketaren istorioa oso erraz ulertzen da: buruko gaixotasun baten eraginez ahanzturaren eremuan bizitzen hasita dagoen ama eta euren semeak irudikatu.

Semeek liburu-dendari izan den amari omenaldi xume bat egitea erabakitzen dute. Gauzak horrela, Karmele Jaio-ren "Amaren eskuak" liburua hartu eta lagun argazkilariari bidaltzea erabakitzen dute: "Ines, amatxok alzheimerra du, zer iruditzen zaizu liburua irakurri eta argazki bidez zure sentipenak adierazten badituzu? Animatuko al zinateke?" Hurrengo pausua liburua gutun batean sartu, zigilu bat itsatsi eta kale kantoiko postontzi horian sartzea izan zen.

Gainontzeko guztia aise uler daiteke. Ines Garcia-k proposamerna onartu eta bizinahiaren aldeko aldarrikapen hunkigarri batekin datorkigu.