Agenda

Mikel Peruarenarekin "Su zelaiak" mintzagai

Xehetasunak
Noiz: abenduak 15, 17:30etan
Non: Iurreta, Herri Biblioteka
Harremanetarako
Irakurle taldea: Iurreta

Mikel Peruarenarekin

Mikel Peruarenarekin Su zelaiak (Susa, 2014) nobelaz egingo dute solas.

Lehen Mundu Gerrako bataila eta triskantzetan Euskal Herriko 6.000 lagun hil ziren, eta beste milaka batzuk era lazgarrian hondatu: itsu, maingu, herren, zoro. Belaunaldi oso bat sakrifikatu zen.

Baionako Infanteriako 49. Erreximenduaren ibilerak aletuz, krudelkeria neurririk gabeko haren kontakizun gordina dakar Mikel Peruarena Ansaren bigarren nobelak. Soldadu saldoa duzu protagonista, infernuko zelaietan sarraski kolektibo batean kiskalia. Eta soldadu haien guztien artean da Filipe Luro ikazkina ere.

Ikus hemen liburua aurkezteko bideoa, eta irakurri hemen liburua osorik