Agenda

Oihana Aranarekin "Lazunak azkazaletan" mintzagai

Xehetasunak
Noiz: ekainak 15, 19:00etan
Non: Iurreta, Biblioteka
Harremanetarako
Irakurle taldea: Iurreta

Oihana Aranarekin

Oihana Aranarekin Lazunak azkazaletan poesia liburua mintzagai izango du Leire Vargasek.

Sinopsia:

Fikzioaren apologia batekin abiatzen da Oihana Aranaren Lazunak azkazaletan poema liburua, gogorarazten diguna ez dugula idazlearen bizitzarik irakurriko orrialdeotan, orpoetako arrakaletan zer ezkutatzen duen jakin nahi duenak jai daukala. Jakin-minetik ari zaigun ahots bat irakurriko dugu poema hauetan, hain zuzen ere, eta erreparatuko die —sarri ironikoki— gizarteari, zeruko elementuei, harreman sozialei, habitatzen gaituzten espazioei, gorputzari.