Agenda

Gotzon Barandiaranekin "Gidariaren okerra" nobelaz solasean

Xehetasunak
Noiz: otsailak 4, 19:00etan
Non: Iruñea, Katakrak liburu-denda
Harremanetarako
Irakurle taldea: Iruñea (Katakrak)

Gotzon Barandiaranekin

Gotzon Barandiaranekin Gidariaren okerra (Susa) nobela mintzagai izango du Irantzu Pastorrek.

Sinopsia:

Bahiketa baten istorioa da hau, burua galtzeko zorian dagoen taxista batek antolatua, konplize dituela bere iloba lehenik eta diru premiaz dabilen argazkilari bat gero. Bilbora datorren ikerlaria atzeman, balio bereziko informazio medikoa erauzi eta akabo.

Baina zer gertatu zen benetan? Argazkilaria ez dago seguru. Saiatzen da memorian dauzkanak kontakizun koherente batera ekartzen, nahiz eta bahiketako kideen amarruek eta sekretuek nahasgarri bihurtzen dituzten egiak eta gezurrak, errealitatea eta irudipenak.