Agenda

Virginie Despentesen "King Kong teoria" mintzagai

Xehetasunak
Noiz: maiatzak 25, 20:00etan
Non: Iruñea, Katakrak
Harremanetarako
Irakurle taldea: Iruñea (Katakrak)

Virginie Despentesen

Virginie Despentesen King Kong teoria (Elkar-Eskafandra) liburuamintzagai izango dute. Itzultzailea: Itziar Diaz de Ultzurrun.

Sinopsia:

Virginie Despentesen King Kong teoria euskarara ekarri du Itziar Diez de Ultzurrunek eta Eskafandra bilduma feministak argitaratu, eta horrela bere lekua hartu du Angela Davisen Emakumeak, arraza eta klasea klasikoaren ondoan. King Kong teoria saiakerak, feminismoaren baitan, begirada erradikal eta kritiko bat dakar.

King Kong teoria liburu garrantzitsua da feminismoaren baitan. Despentesek 2006an eman zuen argitara, hain zuzen Frantziako Estatu Kontseiluak Baise-moi filma zentsuratu zionetik sei urtera. Eta unean berebiziko arrakasta izan zuen. Ez alferrik, gizonkeriaren kontrako saiakera bortitz bat izateaz gainera, feminismo kontserbadorearen oinarriak durduzarazi dituen liburua da.