Agenda

Danele Sarriugarterekin "Azala erre" mintzagai

Xehetasunak
Noiz: abenduak 20, 18:30etan
Non: Getaria, Liburutegia
Harremanetarako
Irakurle taldea: Getaria

Danele Sarriugarterekin

Danele Sarriugarterekin Azala erre (Elkar, 2018) nobela mintzagai izango dute. Saioaren gidaria: Uxue Alberdi.

Sinopsia:

Sare sozialen sasoian, ikuskizunaren gizarte post-industrialean, bi artista, Miren eta Jon, eta artea ulertzeko modu bi, talkan. Artistaren galderak XXI. mendearen aurrean: zenbat da obra eta zenbat artistaren marka? Zer gertatzen da pertsonaia guztiz jabetzen denean pertsonaz? Nola kudeatu arrakasta eta nola porrota? Adiskidetasuna eta inbidia, itxura eta itxurakeria, konpromisoa eta kontraesanak, sobreak eta txekeak: horiek guztiak dira Danele Sarriugarteren bigarren nobelaren ardatzak.