Agenda

Jasone Osororekin "12etan bermuta" mintzagai

Xehetasunak
Noiz: apirilak 3, 10:30etan
Non: Legazpi, Liburutegia
Harremanetarako
Irakurle taldea: Legazpi

Jasone Osororekin

Jasone Osorok 12etan bermuta (Elkar, 2015) nobela mintzagai izango du.

IRAKURRI egileari elkarrizketa

Sinopsia:

Maitasuna, zeloak, altruismoa, egoismoa, inbidia, erresumina, beharra, kariñoa, menpekotasuna, miseria, errua, plazera, damua, desesperazioa, nartzisismoa, beldurra, neurosia,… sentimendu-sorta zabalaren sorleku dira harremanak, eta horiek denak eta askoz gehiago ageri ditu eleberri honetako protagonista Bertak, bere bizitzaren errepasoa egin eta inportanteak izan diren pertsonekiko solasean: ama, aita, alaba, senarra, amama, anaia, maitalea, laguna… Mosaiko baten eran eraiki du Jasone Osorok lan hau: pieza txikiz osatua, tesela bakoitza kolore batekoa, denak bere horretan bixiak eta bitxiak, baina elkarren ondoan jarrita koadro eder eta harrigarri bat osatzen dutenak, kaleidoskopio bat bezain ñabar eta mugikorra, urtetako esperientzia bital eta artistikoa erakusten duena; sortzailearen heldutasun emankorra...