Agenda

Patziku Perurenarekin "Hilen xarma" mintzagai

Xehetasunak
Noiz: maiatzak 18, 19:30etan
Non: Leitza, Liburutegia
Harremanetarako
Irakurle taldea: Leitza

Patziku Perurenarekin

Patziku Perurenarekin Hilen xarma (Elkar, 2015) saiakera mintzagai izango dute.

Sinopsia:

Azken 300 urte inguruan, Leitza eta inguruetan gertatu diren heriotza bortitzen berri jaso du Patziku Perurenak, bilketa historiko eta etnografiko itzel baten bitartez: batetik, udal, epaitegi eta elizetako artxiboak arakatu ditu; bestetik, herriaren memoria jaso, zaharrekin konfidantzan izandako solasaldi luzeen bitartez. Horrela osatu du bilketa mardul eta harrigarri hau, Nafarroako ahozko euskararen kolore eta zaporez ondua.