Agenda

Alaine Agirreren "Bi aldiz erditu zinen nitaz ama" liburua mintzagai

Xehetasunak
Noiz: azaroak 29, 18:15etan
Non: Arrasate, Kulturate
Harremanetarako
Irakurle taldea: Arrasate

Alaine Agirreren

Alaine Agirreren Bi aldiz erditu zinen nitaz ama (Elkar, 2017) liburua mintzagai izango dute. Saioaren koordinatzailea: Yurre Ugarte.

Sinopsia:

Odol mamituak eta X hil da nobelen ondotik, hirugarren honek ziklo bat itxi nahi luke. Amarekiko harremanak aztertzen ditu narratzaileak bertan, batzuetan gozo besteetan garratzak, maitasunez eta gatazkaz beteak. Amagandik hasita, baina, familia osoa hartzen du begipean kontalariak, haiek guztiek eta harekiko erlazioak egin dutelakoan bera den bezalakoa.