Agenda

Iñigo Aranbarrirekin "Apirila" mintzagai

Xehetasunak
Noiz: apirilak 30, 10:00etan
Non: Ondarroa, Liburutegia
Harremanetarako
Irakurle taldea: Ondarroa

Iñigo Aranbarrirekin

Iñigo Aranbarrirekin Apirila (Susa, 2014) nobelari buruz egingo dute solas.

Liburuaren sinopsia:

Krisia, langabezia, errebolta, errepresioa, hondamena dira Iñigo Aranbarriren laugarren nobelaren ardatzak. Esteban Alberdi protagonistak lana galdu du, aldentzen ari zaio familia, eta durduzatuta dabil. Baina oraindik gehiago okertuko da bere egoera. Gau batean, kankarrean kolpe handia hartuta aurkituko dute kale bazterrean. Eldarnio betean, denboraren putzuan barneratuko da, bi mende eta erdiko jauzian: Azkoitian ikusten du bere burua 1766ko apirilean, gariaren eta artoaren prezioa garestitu dutenean eta herritarrak matxinatu egin direnean.