Agenda

"Zerua gainbehera dator" liburuaz solasean

Xehetasunak
Noiz: apirilak 6, 19:00etan
Non: Markina-Xemein, Herri Liburutegia
Harremanetarako
Irakurle taldea: Markina

Lorenza Mazzettiren Zerua gainbehera dator (Igela, 2014) aztertuko dute martxoaren 17an (asteartea) 18:15ean Arrasateko Kulturaten.

Sinopsia:

Eleberri autobiografikoa da, zehazki idazlearen haurtzaroa kontatzen duena. Lorenza eta bere ahizpa osaba-izeben Toscanako etxean bizi ziren txikitan. Familia aberatsa zen, judua, Einstein abizenez (Lorenzaren osaba fisikari famatuaren lehengusua zen). Zoritxarrez, abizena kondena bihurtu zitzaion familia honi, Hitlerrek pertsonalki eman zuenean Albert Einsteinen senide guztiak hiltzeko agindua. 1944an, erretiratzen ari zirenean, naziek sarraskiak eragin zituzten hainbat tokitan, baita Toscanako Villan ere.

Orduan gertatu zena kontatzen du barru-barrutik Lorenza Mazzettik, nola irentsi zion gerrak haurtzaroa: «Gure deitura (ama hila baitzen) Einstein izan beharrean Mazzetti zelako barkatu ziguten SSek bizia».