Agenda

Pako Aristiren "Maitatu zure egunak" nobela mintzagai

Xehetasunak
Noiz: otsailak 28, 19:30etan
Non: Getxo, Villamonte kultur etxea
Harremanetarako
Irakurle taldea: Getxo

Pako Aristiren

Pako Aristiren Maitatu zure egunak (Erein, 2018) poesia liburua mintzagai izango dute.

Sinopsia:

Harridura izan zen lehenengo, munduak eskaintzen duen ikuskizunaren aurrean. Gogoeta hurrena, bizitza ulertu ote litekeen, edo ez. Eta poesia etorri zen azkenik, mikroskopio bat bezala, gauzen alderdi txikienak jasoz agian osotasun bat erdietsiko duen itxaropenarekin. Jakintsuak esan zuen bezala, gauza gutxi behar dira bizitzeko: osasuna, ardo kopa bat ilunabarrean, lagun bat ondoan. Eta poesia, gaineratuko genuke. Bizitza ulertzen bakarrik ez, gozatzen ere laguntzen duelako. Hartu liburua, gorde patrikan, eta abiatu zaitez bidean.

          Maitatu zure egunak:

          laster desagertuko dira.

          Maitatu zure orduak, minutuak,

          zeruak eta neguak.

          Zu asko ohartu gabe

          iragaten dira,

          pentsamenduetan galdurik

          zabiltzan bitartean.