Agenda

Juan Luis Zabalaren "Ospa" mintzagai

Xehetasunak
Noiz: ekainak 30, 19:30etan
Non: Ea, Eskolondo
Harremanetarako
Irakurle taldea: Ea

Juan Luis Zabalaren

Juan Luis Zabalaren Ospa (Susa, 2017) ipuin liburua mintzagai izango dute.

Sinopsia:

Telefonoz deitu dio Wim Wenders zinegileak. Kanpinean Bob Dylanen kantu bat entzutean hunkitu egin da. Bartzelonatik bueltan, Mikel Laboa hil dela jakin du irratiz. Eduardo Txillidaren eskultura famatua rotaflexarekin apurtzea erabaki du...

Juan Luis Zabalaren 23 kontakizunetako pertsonaiaren bat ezagutuko duzu ziur aski. Litekeena da zeu izatea horietako bat, edo zure lagunen bat, edo auzokoa bestela.

Pankarta zabaldu du alkatearen muturren aurrean. Faxista baten biografia idazteko tentatuta dago. Bonbilla erre da, aldatu egin beharko du. Kotxea hartu eta ihesi joan da urruti...

Ez dago liburuko narrazioak batzen dituen gai bakarra, nahiz eta denen artean baden ahaidetasuna, irakurri ahala igartzen hasiko zarena. Ezinegonak iheserako gogoa edo premia pizten du pertsonaia gehienengan, baina ihesa batzuetan ezinezkoa da, ezustekoen iturri ere bai inoiz, eta beste askotan abiaburura itzultzeko lehen pausoa.