Agenda

Oier Guillanen "Zauri Bolodia" mintzagai

Xehetasunak
Noiz: apirilak 20, 19:30etan
Non: Ea, Eskolondo
Harremanetarako
Irakurle taldea: Ea

Oier Guillanen

Oier Guillanen Zauri Bolodia (Txalaparta, 2018) liburua mintzagai izango dute.

Sinopsia:

Krisian dagoen aktore baten egunerokoa da liburu hau; hogeita hamar urteetako krisialdian sinesten ez duen arren, ezin uka dezake bere buruari nahi baino gehiagotan galdetzen diola zertan ari ote den. Undergroundean hasi eta idealista porrokatua den Zauri Bolodia apurka-apurka profesionalizatu da; bide horretan etorriko zaizkio nekea, desengainua, prekaritatearen zama eta, azkenik, bere burua berrasmatu beharra. Bidaia literario horretan, Oier Guillanen alter egoa den horrek kulturaz hausnartzen du, amateurismoa vs profesionaltasunaz, hizkuntzaz eta politikaz, gutik nira doan bidaiaz, generoaz eta sorkuntza prozesuaz.