Agenda

Sandor Marairen "Azken hitzordua" mintzagai

Xehetasunak
Noiz: irailak 30, 19:30etan
Non: Ea, Eskolondo
Harremanetarako
Irakurle taldea: Ea

Sandor Marairen

Sandor Marairen Azken hitzordua (Igela, 2002) mintzagai izango dute. Itzultzailea: Xabier Olarra.

Sinopsia

Bi agure, gaztetan lagun min izanak, berrogeita bat urte elkar ikusi gabe pasatu ondoren, afaltzeko elkartzen dira. Hitzordu berezi bat da. Batak denbora asko eman du Sortalde Urrunean; bestea, berriz, bere jauregian gelditu da. Baina biak une harexen zain bizi izan dira, beren artean sekretu argitu beharreko bat baitago. Buruz buruko borroka horretan bukatzen da dena, emakume baten oroitzapena delarik gakoa.