Xabier Mendigurenen "Arantzak barrurantz" liburua mintzagai
Xehetasunak
Noiz: azaroak 21, 19:30etan
Non: Ea, Eskolondo herri etxea
Harremanetarako
Irakurle taldea: Ea
Xabier Mendiguren Elizegik Arantzak barrurantz (Elkar, 2014) ipuin-liburu berria mintzagai.
Azken urteetan idatzitako bost kontakizun hauetan, nora ezean dabiltzan pertsonaiak marraztu ditu Xabier Mendigurenek, arantza zaharren bat atera behar dutenak edo bere baitako gabeziak nola izendatu ez dakitenak. Epika goitarrak bukatuak diren gaurko Euskal Herrian badirelako itxi gabeko zauriak, nonahi eta noiznahi bezala sentimenduz umezurtz diren gizon-emakumeak.