Aingura hegodunak

Leire Bilbaoren liburu gomendioa

Mario Montalbetti idazle peruarraren antologia poetikoaAsteazkena, 2014-10-08

Poema liburuak, haurrentzako kontakizunak, album ilustratuak... Askotarikoak dira Leire Bilbaok, bakarka edo beste batzuekin elkarlanean, plazaratu dituen lanak. Liburu gomendio eske hurbildu garenean baina, poesia izan da hautatu duen generoa. Mario Montalbetti idazle peruarraren antologia bat proposatu digu. "Sarritan, hizkuntza bera hartzen du gaitzat", Leire Bilbaoren iruzkinean irakurriko duzue. "Galerak dira bere beste obsesioa. Espero ez denetik aurkitu daiteke liburu honetan. Poesiaz gozatu nahi duen ororentzat gomendagarria".

Lejos de mí decirles (Ediciones Liliputienses, 2014)

Mario Montalbettik (Lima,1953) 1978an idatzi zuen bere lehen poema liburua, Perro Negro izenekoa. 1995ean etorri zen hurrengoa Fin de Desierto. Eta horren segidan, Llantos Elíseos (2002), Cinco segundos de horizonte (2005), El lenguaje es un revólver para dos (2008), Ocho cuartetas en contra del caballo de paso peruano (2008) eta Apolo cupisnique (2012). Bada, poema liburu horien guztien antologia da honakoa.

2013an Mexikoko Aldus argitaletxearen eskutik bildu zuen bere obra guztia eta 2014n Cacereseko Ediciones Liliputienses argitaletxeak berrargitaratu du.

Peruko unibertsitate Katolikoan Linguistika irakaslea da Montalbetti. Antzematen zaio bere obran esperimentaziorako grina, jolasa eta umorea. Eta era berean, hizkuntzaren araztasuna eta ederra. Sakona eta bizia da bere poesia.

Sarritan, hizkuntza bera hartzen du gaitzat. Galerak dira bere beste obsesioa. Espero ez denetik aurkitu daiteke liburu honetan. Poesiaz gozatu nahi duen ororentzat gomendagarria.

LejosdemiAzala

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)