Aingura hegodunak

Joan Aldamizetxebarriaren liburu gomendioa

Karmelo C. Iribarrenen Seguro que esta historia te suena hautatu duAsteazkena, 2013-12-11

Galera bati aurre egin nahian edo, ekin zion idazteari Joan Aldamizetxebarriak. Uraren aroak (Beta, 2013) poema liburua izan zen bulkada horren emaitza. Sabelarekin idatziko poemak direla adierazi zigun poetak. Beste poeta baten liburua aholkatu nahi digu honakoan. Karmelo C. Iribarrenen Seguro que esta historia te suena izeneko liburua. “Idazle xamur bezain gordin eta anker deskubrituko duzu eta poesia egunerokoa eta hurbila sentituko duzu”, hala azaldu digu Aldamizetxebarriak ondoko iruzkinean.

Gaur gertatu izan balitz gogoratzen dut Karmelo Iribarren deskubritu nueneko une hura: lagun batek eraman ninduen gero tamalez bere ateak itxi zituen Bilboko Colón de Larrategi kaleko “La Casa del Libro”-ra. Ez dakit zeren bila gindoazen, baina bai zerekin irten nintzen handik. Apalen artean miatzen geundela, une batean nire lagunak “To, Joan, hau zuretzat. Oso aproposa. Ea zer deritzozun” esanez poemario txikitxo bat luzatu zidan, zabalik, berton agertzen zena irakur nezan. POETA /Me lo dijo/un colega,/la otra tarde:/«Mira, tío,/como sigas así,/escribiendo/en servilletas de papel/ por los bares,/acabarán cargándote/el sambenito/de poeta,/ya verás.//Y luego,/a ver qué hostias/haces». Segitun buelta eman nion liburuxkari, azala ikusteko: Karmelo Iribarren. La ciudad.

Hartu eta asekaitz arakatu nuen orrien artean, poema batzuetan pausatzen eta gero eta gehiago irakurri nahian. Aise harrapatu ninduen Karmeloren idazkera zuzenak, zelan asmatzen duen hitz egokienarekin behin eta berriro, norainoko adimena duen gauzak oso era harrigarri eta orijinalean esateko kaleko hizkuntza erabiliz eta zure barreneraino heltzen den modu garden eta artifiziorik gabeko hori. Zailena horretan datzalako nire ustez.

Handik gutxira nire aurkikuntza berriarekin irtetzen nintzen liburudendatik, eta etxera heldu bezain pronto jan egin nuen liburua. Lehenengo orrialdetik azkenengora. Laister murgildu nintzen ere interneten gehiagoren bila eta berton kausitu nuen ordurako Karmeloren poesia osoa bildumatzen zuen liburu bat: “Seguro que esta historia te suena”. Nik daukadan edizioak 1985tik 2005ra idatzitakoa batzen du, baina badago beste bat barriagoa 1985tik 2012rako argitaraturiko poemario guztiekin. Karmeloren poesia arin eta errez irakurtzen da; poemak, nolabait, edozeinen bizitzaren argazkiak bezalakoak dira. Batzuetan gaztetasuna dakarkigute gogora EL ALBA /Aquél lugar inhóspito/fantasmal/frío/en el que nunca/te quedaba un cigarrillo/y los taxis/iban siempre/en la otra dirección, eta beste batzuetan denboraren iragana LA FECHA /Primero miramos/la foto/ y no pasó nada./ Pero después/ vimos la fecha/ al dorso, y el momento/ adquirió/ otros matices.//Y no tuve/más remedio/que acariciarte/un poco/la nostalgia. Karmelo hainbat urtez Donostiko alde zaharreko Akerbeltz tabernaria izan zen eta giro hori ere sarritan agertzen da: VIDAS /Esta tarde, en el bar,/me has preguntado/que en qué estaba pensando;/yo te he dicho que en nada,/pero no era verdad: /Pensaba/ en alguien que acababa de salir,/un tipo solitario, triste, gris,/como hay cientos en cualquier ciudad;/lo veía cenando unas horas después/en el típico bar desangelado de barrio,/bajo una luz enfermiza, hojeando/quién sabe qué periódico de ayer./ Sí, estaba pensando en su vida, /porque podía haber sido la mía. // Y estaba pensando en ti. Karmelori ensegidako antzematen zaio amorrua, inpotentzia, moldagabezia edo eta haserrea adierazteko umore berezi hori erabiltzen duenetarikoa dela. Horren adibide argiak, dira, adibidez, UN POCO JUSTO / Te quiero corazón/te quiero mucho. /Te quiero tanto/ que si no fuese porque ando/un poco justo de pasta/ últimamente,/ahora mismo encargaba/un luminoso con tu nombre/y detrás I Love You,/y lo mandaba colocar ahí fuera, /para que lo viese todo el mundo.//Ahí fuera, en la terraza, al otro lado/ de donde cagan siempre/ las palomas edo MOMENTOS QUE NO TIENEN PRECIO / LLegar al fin/ hasta la puerta/ de tu casa,/ entrar,/ echar todas las cerraduras,/ y, como quien saborea/ el sabor de la venganza,/ decirlo:/«ahí/ os quedáis,/hijosdeputa».

Orain dela gutxi irakurri nion elkarrizketa batean Karmelok poesia gutxiengo batzuen dela txarto irakasten delako ikastetxeetan, edo ez delako irakasten, eta bat nator berarekin. Alde batetik batzuek aintzineko poesiaren irudia daukatelako, eta errima estuetan gatibaturiko hizkuntza kursitzat jotzen dutelako eta beste alde batetik jende eta batez ere kritiko askok ona izateko ulergaitz izan behar duela uste duelako. Arrazoi guztia du nire ustez. Hala ere, zin dagizut Karmelo Iribarreni minutu gutxi batzuk dedikatzen badizkiozu ez bata ez bestea ez zaizula irudituko, barre zein negar egingo duzula, idazle xamur bezain gordin eta anker deskubrituko duzula eta poesia egunerokoa eta hurbila sentituko duzula. Liburuaren izenburuak dionez, ziur nago bertoko istorioak ezagunak egingo zaizkizula.

Joan Aldamizetxebarria

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)