Poema musikatuak

Jon Miner eta Xabi Borda

Asteazkena, 2012-05-09

Jon Miner musikariak Xabi Bordaren Zenbat bider poema musikatu du Hitzen Uberan-erako.

Imanol Ubeda eta Luigi Anselmi

Ostirala, 2012-05-04

Luigi Anselmik (Luis Gutierrez) zazpi poesia liburu plazaratu ditu, guztiak Pamielarekin. Bere lehen liburukoa da Imanol Ubedak musikatu duen poema hauxe. Jatorrizkoa "Zoo ilogikoa" (Pamiela, 1985) liburuan argitaratua izan zen, baina "XX. mendeko poesia kaierak" (Susa, 2002) liburuan ere jasoa geratu zen. Ea gustuko duzuen abestia.

Imanol Ubeda eta Rikardo Arregi Diaz de Heredia

Asteartea, 2012-02-07

Poema musikatu honetan, elkar topo egin dute Rikardo Arregi Diaz de Heredia idazleak eta Imanol Ubeda kantariak. Alegia, Gasteizko poetan aurkitu duela tolosarrak doinu honetarako hitza. "Hari hauskorrak" (Erein, 1993) liburuan aurkituko duzue Rikardo Arregi Diaz de Herediaren poema hau eta baita XX. Mendeko Poesia Kaierak bilduman ere. Abestia, aldiz, hemen baino ez.

Imanol Ubeda eta Gotzon Barandiaran

Ostirala, 2012-01-06

Gotzon Barandiaran idazle bizkaitarrak 2004an argitaratu zuen bere lehen poesia liburua. "Arrakalak" (Susa, 2004) izeneko lan horretan da kantu honen abiapuntua, Bilatuko zaitut poema. Imanol Ubeda kantariak doinua ipini dio eta emaitza hauxe duzue. Ea gustuko duzuen.

Imanol Ubeda eta Gerardo Markuleta

Asteartea, 2011-12-06

2003an, "Batak ez du bestea kentzen" liburua (Alberdania, 2003) argitaratu zuen Gerardo Markuletak. Liburuari izenburua ematen dion poeman erreparatu du Imanol Ubedak eta doinu xume batekin jantzi du. Emaitza, hauxe. On egin!

Imanol Ubeda eta Joan Mari Irigoien

Igandea, 2011-11-06

XX. mendeko poesia kaierak bildumara jo du beste behin ere Imanol Ubedak. Konpilazio horretan jasota daude, besteak beste, Joan Mari Irigoienen hainbat poema. Tartean, Erori da errezela izenekoa. Poema hau, jatorrian, "Hautsa eta maitemina" (Elkar 1998) liburuan argitaratua izan zen. Imanol Ubedak honela moldatu eta emaitza hementxe duzue. Ea gustuko duzuen.