Elkarrizketak

Urteko elkarrizketen errepasoa

Astelehena, 2020-12-28

Jarraian dituzue zerrendaturik aurten Hitzen Uberanen publikatu ditugun elkarrizketa guztiak, on egin!

Urteko elkarrizketen errepasoa

 

Elkarrizketatua: Nerea Balda.

Liburua: Atzerrian (Pamiela).

"Hizkuntzarekiko jakinmina da protagonistak niregandik jaso duen ezaugarririk nabarmenena".

orla

Elkarrizketatua: Ruben Sanchez Bakaikoa.

Liburua: Hondarrak (Txalaparta).

"Ez dut uste fikzioak errealitatea asko aldatuko duenik, baina bai sinesten dut tximeleta efektuan".

orla

Elkarrizketatua: Eneritz Artetxe.

Liburua: Karanbola hirukoitza (EHAZE).

"Iruditzen zait emakumeon ahotsa geroz eta gehiago entzuten delako pentsa dezakegula asko aurreratu dugula, eta hori ez da horrela".

 

orla

Elkarrizketatua: Maddi Ane Txoperena.

Elkarrizketatzailea: Alaia Martin.

Liburua: Ene baitan bizi da (Elkar).

"Protagonista neska gazte bat da, Marie, eta bere amona da, Josefina, gaztetan Iparraldean neskame gisa lanean ibili zena. Eleberriak, funtsean, amonaren eta bilobaren arteko harremana erakusten du, Marie, Parisen ikasten ari den gazteak uda bat Beran, amonarenean, igarotzen duen garaia oinarri hartuz".

orla

Elkarrizketatua: Karmele Jaio.

Liburua: Aitaren etxea (Elkar).

"Gizon askok onartzeke daukate eurak ere badirela ezartzen zaizkien genero-agindu batzuen produktu soziokulturalak".

 

orla

Elkarrizketatua: Txakur Gorria kolektiboa.

Liburua: Errealitateak (Autoedizioa).

"Sortzen duguna, oro har, bizi ditugun gatazka sozialek zeharkatuta dagoela uste dugu".

 

orla

Elkarrizketatua: Silvia Manzana eta Naiara Palacios.

Liburua: Orbanak, burbuilak eta kremazko bonbak (Autoedizioa).

"Prozesu oso teatrala izan da. Inprobisaziotan, antzerki ariketetan oinarritu genuen lana. Liburuak eramaten genituen estudiora, abestiak, poemak, irudiak eta koadroak".

orla

Elkarrizketatua: Miren Tirapu.

Liburua: Bazterreko ahotsak (Susa-EHAZE).

"Pertsonaiak oso ironikoak gustatzen zaizkit, giro zakarrak, ilunak, misterioa...".

orla

Elkarrizketatua: Oier Zuñiga.

Elkarrizketatzailea: Sustrai Colina.

"Nik egiten dudana beste norbaitek egingo balu, beste zerbait litzateke".

 

orla

Elkarrizketatua: Idoia Santamaria.

Liburua: Ingeborg Bachmann-en Aldibereko (Erein-Igela).

"Poeta bezala oso azkar famatu zuten Bachmann, baina prosa idazten hasi zenean gogor astindu zuten, kritikariek batez ere, esanez hizkuntza gailentzen zela gaiaren gainetik".

orla

Elkarrizketatua: May Gorostiaga.

Liburua: Ama-alu-lur (sorgin baten ametsak) (Denonartean).

"Argi dago antzerkia oholtzaratzeko idazten dela, baino hau esanda antzerki testuen argitaratzearen garrantzia azpimarratu nahiko genuke".

orla

Elkarrizketatua: Aritz Gorrotxategi.

Liburua: Amua (Elkar).

"Nire ustez, poesiak argia behar du izan, baina misterio puntu bat ere gorde behar du. Azalpenak eman ordez iradoki egin behar du. Sakontasunak ez du derrigor trinkoa izan behar".

orla

Elkarrizketatua: Maite Mutuberria.

Elkarrizketatzailea: Sustrai Colina.

Liburua: Lohia (Pepitas de Calabaza), eta beste zenbait lan.

"Ilustrazioak ez duela testuan kontatzen dena kontatu behar uste dut. Dantza moduko bat da: batzuetan lotuta doaz eta, besteetan, bereizita baina paraleloan, elkarrekin dantzan jarraitzeko gisan".

orla

Elkarrizketatua: Amaia Astobiza.

Liburua: Silvia Federiciren liburuak (Katakrak).

"Mundua berriz liluratuz liburuak bideak eskatzen dizkigu energia-baliabideak eta lurrak ematen dizkigun gainerako baliabideak modu aske, jasangarri eta kolektiboan erabili eta zaintzeko”.

orla

Elkarrizketatua: Asisko Urmeneta.

Liburua: AztiHitza (Erroa).

"Konta dezagun gure historia, baina ez besteek nahi duten bezala: guk nahi dugun bezala”.

orla

Elkarrizketatua: Igor Estankona.

Liburua: Moskito (Susa).

"Moskito gaurko erreferentziaz beterik dago, baina eitea nahiko garbia eta ezaguna dauka: bertsolaritza, Txinako poesia, klasikoak…".

orla

Elkarrizketatua: Bego Montorio.

Elkarrizketatzailea: Isabel Etxeberria Ramirez.

"Itzultzailea ez da bitartekari garden bat, itzulpenean eragiten du".

orla

Elkarrizketatua: Erika Olaizola.

Elkarrizketatzailea: Miren Amuriza Plaza.

Liburua: Panpina (Susa-EHAZE).

"Ezin dugu geure burua beti biktimatzat jarri. Orain arte nola ibili gara lanean? Zeintzuk izan dira gure baldintzak? Orain negar egiten dugu baina geu izan gara baldintza pegarri horietan lan egitea onartu dugunak. Alde horretatik, uste dut momentu ona izan daitekeela berrasmatzeko".

orla

Elkarrizketatua: Maialen Berasategi.

Liburua: Adrienne Rich-en Emakumeagandik jaioak: Amatasuna esperientzia eta instituzio gisa (Txalaparta).

"Amatasuna zenbat eta libreagoa izan, orduan eta libreago heziko ditugu gure alabak, eta emakume burujabeagoak sortuko ditugu, eta, era berean, orduan eta gehiago urrunduko ditugu gure semeak maskulinitate zapaltzailetik".

orla

Elkarrizketatua:  Kepa Errasti.

Liburua: Mami Lebrun (Susa-EHAZE).

"Nik beti azpimarratzen dut aktorea naizela, eta gero horretaz aparte, idatzi egiten dudala".

orla

 

Elkarrizketatua:  Juan Carlos Etxegoien Juanarena Xamar.

Elkarrizketatzailea: Eneko Barberena.

Liburua: Etxera bidean (Pamiela).

"Gaur egun, gure Herriari buruzko kultur gaiak azaltzerakoan, gazteak oro har hertsiago ikusten ditut, dena balekite bezala, eta hori oztopoa da zerbait berri ikasteko".

 

orla

Elkarrizketatua: Oihane Amantegi.

Elkarrizketatzailea: Miren Amuriza Plaza.

Liburua: Ibaiertzeko ipuina (Elkar).

" Asko interesatzen zitzaidan ibaiak mitologia grekoan daukan sinbolismoa: bizitzatik heriotzarako transitua irudikatzen du".

orla

Elkarrizketatua:  Maite Lopez Las Heras.

Liburua: Safo, poesia guztia (Balea Zuria).

"Safok ez zuen olerkigintza erabili gizonek hitz egiten zutenari buruz jarduteko eta ezta haiek egiten zuten moduan egiteko ere".

orla

Elkarrizketatua:  Galder Perez.

Liburua: Hiru geltoki lurrun (Susa-EHAZE).

"Hiru obrek elkarrekin badute arima bat, usain bat, arnasteko modu bat, trenbide mingarria bueltaka… Hori guztia, gaietan dagoela uste dut. Gizarte gaiak, gai politikoak, denak tripetatik botatakoak".

 

orla

 

Elkarrizketatua: Pello Lizarralde.

Elkarrizketatzailea: Eneko Barberena.

Liburua: Argiantza (Erein).

"Literatura eta deigarria izan nahia uztartzen badituzu, nire ustez, frakasatu egingo duzu, baina zure asmoa atentzioa ematea baldin bada akaso lortuko duzu".

orla

Elkarrizketatua: Ixiar Rozas.

Liburua: Unisonoa (Pamiela).

"Hasi nintzen liburua esateko moduak bilatzen, eta hor xuxurla agertu zen, agertu zitzaizkidan melodia batzuk…".

orla

 

Elkarrizketatua:  Isa Diaz.

Liburua: Sano erradikal (Alberdania).

"Bizi dugun sistema kapitalista honen kontra zer aldarrikatuko dugu, bizipoza eta bizitza duina ez bada?".

 

 

orla

 

Elkarrizketatua:  Bigara (Itzar Aranburu eta Jon Ander Garcia).

Liburua: abere ba: palindromo ilustratuen piztegia (Pamiela).

"Hizkuntzarekin libreki jolastu nahi genuen, muga asko jarri gabe".

 

 

orla

Elkarrizketatua: Mikel Soto.

Liburua: Suak pizten direnean (Elkar).

"Poesia hizkuntzaren labotrategia da".

 

 

orla

 

Elkarrizketatua: Uxue Alberdi.

Liburua: Dendaostekoak (Susa).

"Dendaostean, gauzak perfektu egitea baino garrantzitsuagoa da gauzak egitea".

 orla

 

 

Elkarrizketatua: Antxiñe Mendizabal.

Liburua: Odolekoak (Elkar).

"Uste dut pertsonaiekin jokatu behar dela, inor ez da ez zuri ez beltz".

 

orla

 

Elkarrizketatua: Mikel Ayllon.

Gaia: Mikel Ayllonen apalategian: Lanpara kendu, liburuei tokia egiteko.

 

orla

Elkarrizketatua: Asun Garikano.

Elkarrizketatzailea: Isabel Etxeberria Ramirez.

Liburua: Carson McCullersen Kafe tristearen balada (Pasazaite)

"McCullersenak gizarte-arau estuetan enkajatu ezin duten pertsonaiak dira, baina maitasunik puruenaren eta sublimeenaren emaile edo hartzaile izan daitezke".

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)